Horrela, diruz lagunduko ditu herri onurarako edo gizarte intereseko jarduerak antolatzen dituzten elkarte hauek:
HEZKUNTZA
Flemingoak Guraso Elkartea: 5.000 €
Helburuak:
- Kultur ekintzak sustatzea.
- Haurtxoko zerbitzua eskaintzeko bitartekariak jarri eta garatzen laguntzea.
- Fleming bizirik kultur astea antolatzea.
- Ostegun gizeneko jaialdiaren antolaketaz arduratzea eta merienda banatzea.
- Santo Tomas egunean ekintzak antolatzea.
- Oinez eskolara programa garatzea.
- Elkarbizitza eta aniztasunaren festa antolatzea.
Zubimusu ikastola: 43.074,90 €
Helburua: Zubimusu Ikastola Kooperatiba elkartearen hezkuntza jarduera eta proiektuak garatzeko laguntza ematea. Dirulaguntza honekin honako jarduerak lagunduko dira:
- Hezkuntza, kultura eta kirol jarduerak antolatzea.
- Eskola komunitatean euskararen erabilera eta euskal kultura sustatzeko jarduerak edo programak garatzea.
- Hezkuntza garapen komunitarioko programak eta aisialdirako hezkuntza programak.
- Garapen iraunkorrarekin lotutako eskola programak.
- Balioak, heziketa eta errespetua sustatzeko jarduerak edo programak.
- Herriko beste eragile batzuk Ikastolako eraikinetan egindako jarduerak, ikastolari gastua sortzen badiote.
- Irakaskuntzaren kalitatea sustatzeko edo ikastolaren kudeaketa hobetzeko proiektuak.
- Irakaskuntzako jarduera eta proiektu berritzaileak garatzea.
- Obrak eta inbertsioak orokorrean.
- Bestelako jarduera osagarriak.
Oinherri Elkartea: 1.500 €
Helburuak:
- Hezkuntza arloan Amasa-Villabonari aholkularitza eta bidelaguntza eskaintzea.
- Amasa-Villabona "Herri Hezitzaileen sarean" integratzea.
- Herri hezitzaileago bat eraikitzeko elkarlana.
- Herritar zaurgarrienak erdigunean kokatzea hezkuntzan.
Fleming Herri Eskola: 4.500 €
Helburua:
- Fleming Herri Eskolari laguntzea igeriketa eskolarra programa garatzeko.
GAZTERIA
Malkar aisialdi taldea: 4.300 €
Helburuak:
- Danborrada eta Erregeen kabalkada antolatzea
KIROLA
Zakur Zaunk Top elkartea: 1.200 €
Helburua:
- San Humberto txakur erakustaldi tradizionala antolatzea eta sustatzea.
Aizkardi Mendizale Elkartea: 4.800 €
Helburuak:
- Loatzoko urteberriko irteeraren antolaketaz arduratzea.
- Umeentzako Ski irteeraren antolaketaz arduratzea.
- Aizkardiko mendi ibilaldiaren antolaketaz arduratzea.
- Argazki Rallya antolatzea.
- Urte osoko mendi irteerak antolaketaz arduratzea.
- Mendi astea antolatzea. (Gurea zineko teknikari eta erabilera gastuen ordainketa dirulaguntza honetan sartuta dago).
- Ingurumenari dagozkion ekintzak.
Tolosaldeako arraun kluba: 3.000 €
Helburuak:
- Batelen atalean, kategori guztietan, Gipuzkoako Ligan, Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako Txapelketetan parte hartzea.
- Traineruen atalean, txapelketez gain hainbat estropadetan aritzea denboraldia prestatzen.
- Emakumeen Traineru Elkartea sustatzea eta Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan parte hartzea. Kontxarako Sailkatzeko estropadan ere parte hartzea.
- Tolosaldeako emakumeen traineruari bultzada bat ematea
Denok Danena Haltereofilia taldea: 3.265 €
Helburuak:
- Urtean zehar halterofilia entrenamenduak garatzeko laguntza ematea.
- Santio jaietako halterofilia norgehiagokaren antolaketaz arduratzea eta gauzatzea.
Behar Zana Pelota Elkartea: 16.000 €
Helburuak:
- Pilota eskolaren jarduna bultzatzea.
- Villabonako modalitatea den errebotea sustatzea, berari keinu egiten dioten emanaldiak sortzea eta zabaltzea.
- Antton Pebeten oroimenezko memoriala antolatzea eta sustatzea.
- Bolatarako zaletasuna sustatzea, bera irakatsi eta erakutsiz. Bolatokiaren inguruan emanaldiak sortzea eta zabaltzea.
- Santio jaietan bola txapelketa antolatzea.
- Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan parte hartzea.
Billabona Futbol Kirol Elkartea: 15.270,00 €
Helburuak:
- Billabona FKEaren futbol eskolaren jarduera garatzea.
- Maila ezberdinetako (federatuak eta ez federatuak) futbol taldeen denboraldiak garatzea.
- Futbol zaletasuna sustatzea, bai gizon eta baita emakumezkoen artean.
Villabonako Triatloi taldea: 2.500 €
Helburua:
- Herriko elkarte honek Triatloi txapelketetan parte hartu ahal izatea eta taldearen gastuetarako laguntza ematea.
Xake joku Elkartea: 2.500 €
Helburuak:
- Santio jaietako Xake txapelketaren antolaketaz arduratu eta gauzatzea.
- Xakea sustatzea Amasa-Villabonan.
Multiekintzak eskola kirola: 11.000 €
Helburua:
- Eskola-kirolaz ardurtzen den egiturari laguntza ekonomikoa ematea bere urteko ekintzak garatzea ahalbidetze aldera.
Irrintzi Txirrindulari Elkartea: 3.500 €
Helburuak:
- Aiztondo Klasikoa txirrindu lasterketaren antolaketa aurrera ateratzea.
- Iraileko azoka bereziaren antolaketa.
Amasako Martina Elkartea: 5.000 €
Helburuak:
- Loatzoko igoera-jaitsiera lasterketa antolatzea.
- Amasako mendi-duatloiaren antolatzea.
Danena Txirrindulari Elkartea: 1.800 €
Helburuak:
- Txirrindularitza eskola aurrera eramatea.
- Txirrindularitza sustatzea Aiztondo bailarako herrietan.
- Txirrindularitza ginkanak edota txapelketak antolatu ahal izateko laguntza eskaintzea.
- Emakumeen txirrindularitza sustatzea.
Egintza Billabona Areto futbola: 5.700 €
Helburua:
- Areto futboleko taldeen jarduera laguntzea, txapelketa ofizialetan parte hartzeko dituzten gastuak arinduz.
Tolosaldea Igeri Kirol Taldea: 1.800 €
Helburuak:
- Igeriketa klase edo entrenamenduak garatzea alebin, infantil eta benjamin mailetan.
- Master mailakoen igeriketa txapelketetan parte hartzea.
- Triatletei igeriketa entrenamenduak eskaintzea.
Aiztondo Klasika txirrindularitza lasterketa: 9.000 €
Helburua:
- Aiztondo eskualdeko Udalen partaidetzarekin gauzatzen den Patxi Alkortaren omenezko gizonezko txirrindulari klasikoaren antolaketa diruz laguntzea.