Plaza mugatuak
Amasa-Villabonan erroldatutako haurrek dute udaleku irekietan izena emateko lehentasuna, dena den, plazak baino haur gehiagok emango balute izena, zozketa bidez erabakiko da zeinek hartuko duen parte.
Aldiz, Amasa-Villabonan erroldatuta ez dauden haurrekin itxaron zerrenda bat sortuko da, eta, plaza libreak geratuz gero, udaleku irekietan parte hartzeko aukera izango dute.
Kuotak eta hobariak
Amasa-Villabonan erroldatuta dauden haurrek 83,20 euro ordaindu beharko dituzte, eta bigarren neba-arrebatik aurrerakoek 43, 69 euro.
Bestetik, Amasa-Villabonan ez erroldatuek 124,81 euro-ko kuota ordaindu beharko dute, eta bigarren neba-arrebatik aurrerakoek 65,52 euro.
Udalerrian erroldatutakoek eta lanbide arteko gutxieneko soldatara iristen ez diren bizikidetza unitateko kideek %90eko hobaria izango dute.
Goizeko haur txoko zerbitzua
Goizeko 08:00etatik 09:30etara haur txoko zerbitzua eskainiko da. Hemen ere, plazak baino haur gehiagok emango balute izena, zozketa bidez erabakiko dira parte hartzaileak.
Zerbitzu honetaz baliatu nahi duten Amasa-Villabonako haurrek 20,23 euro ordaindu beharko dituzte, eta, bigarren neba-arrebatik gorakoek 13,15 euro.
Herrian ez erroldatuek ordaindu beharrekoa, berriz, 29,34 euro haur bakoitzeko, eta bigarren neba-arrebatik aurrerakoek, 18,21 euro izango da.
Izen-ematea, maiatzaren 17tik 26ra
Udaleku irekietan izena emateko interesa dutenek, maiatzaren 17tik 26ra izango dute aukera: astelehenetik ostiralera, 09:00 – 14:00 ordutegian, Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ). Arratsaldeko ordutegia nahiago dutenentzat, hemen ere astelehenetik ostiralera, Villabonako Gaztelekuan, 16:00etatik 18:00etara.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Izena emateko orria bete eta sinatu: IZEN EMATE ORRIA
- Gizarte Segurantzako haurraren txartel indibidualaren fotokopia.
Hobariak eskatzeko Zerga ziurtagiria edo ez duten kasuetan Bizikidetza Unitateko kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
Ekainaren 24an, gurasoekin bilera
Urtero bezala, aurten ere udalekuak hasi baino lehen, gurasoekin bilera egingo da eta programa aurkeztuko da. Ekainaren 24an izango da bilera hori, Gure Antzokian, arratsaldeko 17:00etan.
Informazio gehiagorako:
- Herritarren Arreta zerbitzua: zuretzat@villabona.eus edo 943 69 21 00
- Gazteria saila: gazteria@villabona.eus edo 943 69 47 87 / 691 366 502