Covid-19ari aurre egiteko inbertsioak diruz lagunduko ditu udalak

Covid-19ak eragindako osasun larrialdiari aurre egiteko hainbat segurtasun neurri hartu behar izan dituzte herriko merkatari eta ostalariek, eta, inbertsio horiek diruz lagunduko ditu Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean. Gauzak horrela, 13.762,62 euro bideratuko dira herriko ostalari eta merkatarientzat. Eskaerak maiatzaren 11tik 24ra egin beharko dira Herritarren Arreta Zerbitzuan.
 

Azalpena
Herriko dendari eta ostalariek, Covid-ak exijitzen dituen segurtasun eta osasun protokoloak bete ahal izateko, lokalak eta lan egiteko moduak egokitu behar izan dituzte, horretarako hainbat inbertsio eginez. Gastu horiek arintzera datoz ez-ohiko dirulaguntza hauek. Langile eta bezeroen babes eta segurtasunerako ekipamendu bereziak eskuratzeko eta lokala egokitzeko inbertsioak lagunduko dira dirutan. Ez, ordea, maskarila, gel eta antzekoetan egindako gastuak.
 
Establezimenduek bete beharreko baldintzak
Programa honen dirulaguntzen onuradunak beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, eta, Amasa-Villabonako enpresak edo elkarteak izan daitezke, beti ere, baldintza hauek betetzen badituzte:
 
• Villabonan kokatutako establezimendua edukitzea.
• Villabonako Udalarekin zorrik ez edukitzea.
• Villabonan kokatutako establezimenduaren jarduera nagusia publikoa bertatik bertara artatzekoa izatea.
• Covid-19 pandemiagatik publikoa artatzearekin lotutako zerbitzua emateko higiene edo eta babes neurri berriak ezarri behar izatea.
 
Diruz lagunduko diren jarduerak
Diruz lagunduko dira inbertsioak eta ekipamenduak, baita inbertsioak gauzatzeko azterketak ere, jarduera ekonomikoak Covid-19 edo koronabirusari aurre egiteko prestatzera bideratuak badaude. Besteak beste, honako hauek izango dira:
 
• Lokalak eta laneko moduak egokitzea.
• Segurtasun eta osasunaren irizpideak/protokoloak betetze aldera, merkataritza edo ostalaritza lokalak moldatzeko inbertsioak eta ekipamendua.
• Laneko moduak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendu erosketak.
 
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak 2020ko martxoaren 14tik aurrera egindakoak izango (fakturaren data hartuko da kontuan) eta eskaera aurkeztu arte.
Ez da diruz lagunduko material kontsumigarrien erosketa, hala nola, gel hidroalkoholikoak, maskarak…
 
Dirulaguntzaren zenbatekoa
Programa honek diruz lagun daitekeen gastuaren % 100 finantzatuko du, eta, gehienez ere, 1.500 euro establezimendu bakoitzeko. Establezimendu bakoitzari dirulaguntza bakarra emango zaio.
 
Egindako eskaera guztiei %100ean erantzuteko finantzazioa nahikoa ez badago, dirulaguntzak onartutako gastuaren araberako proportzioan murriztuko dira, eskaera guztiei erantzun ahal izateko.
 
Eskaera egiteko lekua.
Eskaerak udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxeko behe solairuan) aurkeztu beharko dira.
 
Eskaera orriak establezimenduaren titularrak edo legezko ordezkariak aurkeztu beharko ditu.
 
 
Aurkeztu beharreko dokumentuak
1. Eskaera orria beteta.
2. JEZ alta ziurtagiria Villabonan, txikizkako merkataritza eta ostalaritzaren sektoreetako epígrafe ekonomikoetan.
3. Eskatzailearen eta, hala badagokio, ordezkariaren NAN-aren kopia.
4. "Memoria" izeneko eredua, Covid 19ari aurre egiteko eta jarduera ekonomikoa horretara prestatzeko zuzendutako jardueren memoria: MEMORIA EREDUA
5. Dirulaguntzaren helburua diren gastuen fakturen zerrenda, ondorengo taula beteta: FAKTURAK JUSTIFIKATZEKO FITXA
 
Egindako gastuen fakturen kopiak ere aurkeztu beharko dira, banku ordainagiriarekin batera.
 
* 2. ataleko dokumentua ez da aurkeztu beharko, baldin eta Udalarengatik «Covid-19 koronabisuraren bilakaerak eragindako galerak arintzeko txikizkako merkataritza eta ostalaritza establezimenduentzako laguntza ekonomikoa» jaso bada.
 
Eskaerak aurkezteko epea
Eskaerak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 11tik 24ra da.



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!