Udalak herriko errekak garbituko ditu hilero

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021eko apirilaren 20a

Aste honetan bertan ekin dio Udalak herriko ibaiak eta errekak garbitzeari: Oria ibaia, Aranerreka, Ubilluts… eta hemendik aurrera, hilero-hilero astebetez burutuko den lana izango da.

Bestetik, erreka eta ibaiez gain, Komizar edo Lasturko parkeetan eta zenbait mendi ibilbideetan zehar pilatutako zaborrak ere bilduko ditu.
 
Amaitzeko, Udalak lan hauetatik bildutako zabor kopuruaren irudiak argitaratuko ditu hilero herritarren kontzientziazioan eragiteko helburuarekin.
 
Urzain Taldea izango da lan hauetaz arduratuko dena, eta, guztira, 5.456,56 euroko inbertsioa bideratu du Udaleko Ingurumen sailak garbiketa lan hauek gauzatzera.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!