Udalak neurriak hartuko ditu, gero eta hondakin gehiago uzten baitira lurrean botata

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko api. 9a, 11:57

Udal garbiketa zerbitzuetako langileek eta Udaltzaingoak azkenaldian edukiontzietatik kanpo lurrean uzten diren hondakinen kopurua igo egin dela egiaztatu dute, eta Amasa-Villabonako udal gobernu taldeak egoera honekin amaitzeko neurriak hartuko dituela jakinarazi du.

Honakoa da udal gobernuak sare sozialen bidez zabaldu duen mezua: "Horrela daude gaur herriko edukiontzien guneak (hainbat argazkitan hondakinak lurrean botata agertzen dira). Zer gertatzen ari da? Hau onartezina da! Udalak dituen bitarteko guztiak erabiliz, jokabide zikin eta arduragabe hauen kontra joko du zalantzarik egin gabe. Ez dugu beste alde batera begiratuko. Gogorarazten dugu hondakinak edukiontzietatik kanpo lurrean uzteak 90 eta 450 euro arteko isuna dakarrela eta Udaltzaingoak jarraipen berezia egingo diola gai honi".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!