Udalak emakume merkatari eta ostalariak omenduko ditu martxoaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko mar. 5a, 14:17

Amasa-Villabonako Udalak emakumeek herriko merkataritzan eta ostalaritzan egiten duten lana goraipatu nahi du, ezinbestekoak baitira gure gizarteak behar bezala funtzionatu dezan.

Amasa-Villabonako eredu ekonomikoaren adibide bikaina dira, eta Udalak ere eredu hori sustatu nahi du, ekonomiak pertsonak erdigunean jarri behar dituelako, beren gaitasunengatik baloratu behar dituelako. Gainera, herri bezala aberasteko modu bakarra da berdintasuna.
 
Amasa-Villabonako merkataritzan eta ostalaritzan emakumea nagusi
Aurtengo Emakumeen Nazioarteko egunean Amasa-Villabonako komertzioak eta tabernak aurrera ateratzeko emakumeek burutzen duten ahalegin guztia eskertu eta aitortu nahi du Udalak, eta, bide batez, nabarmendu nahi du emakume enpresaburu billabonatarrak direla, beste emakume batzuei aukerak ematearen aldeko apustua egiten dutela. Baita ere guztiontzako bidezkoagoa den etorkizuna eraikitzen dutela.
 
Beraz, astelehenean, martxoaren 8an, eguerdiko 13:30etan, Udalak eskerrak eman nahi dizkie Erreboteko plazan bertan egingo den omenaldi xume baten bidez. Honen leloa "Amasa-Villabonako merkataritzan emakumea nagusi" izango da. Beatriz Unzue alkatea eta hainbat udal ordezkariez gain, Oihana Iguaran bertsolaria eta Oinkari Dantza Elkarteko bi dantzari ere izango dira.
 
Udaletik herritarrei omenaldian parte hartzeko deia luzatu nahi die herriko emakume hauek merezi duten omenaldia izan dezaten.




Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!