Euskaran ados! mahai irekiaren bilera martxoaren 1ean

Amasa-Villabonan euskararen normalizazioaren alde lan egiten duen Euskaran Ados! lan mahai parte hartzaile eta irekiak bilkura berri bat izango du martxoaren 1ean. Bilgune hau Covid-19aren eraginez 2020ko urritik bildu gabe egon da eta garaia da berriro ere bilkuren dinamika suspertzeko.

Deialdia: martxoaren 1ean, astelehena, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Telematikoki ere parte hartu ahal izango da, helbide honetan: https://meet.jit.si/villabonakoudala (sartzeko pasahitza: villabona2020).
 
Gai zerrenda: 
  1. Aurreko bileran jasotako aktaren onarpena.
  2. 2021ean euskara arloan onartutako udal aurrekontuaren berri ematea.
  3. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP): azken hilabeteetan burutu diren bileren errepasoa eta aurrera begirako erronkak.
  4. Amasa-Villabonako udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) partaide izateko hartuko duen erabakia.
  5. Tolosaldeko Euskararen Mahaia: Azken batzarrak emandakoaren berri ematea.
  6. Norberak lekarkeena.
Udaleko Euskara sailak, parte hartzeko deia luzatu nahi die Amasa-Villabonako euskaltzale guztiei. Anima zaitezte!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!