Jai batzordearen bilera, otsailaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021eko otsailaren 22a

Oso zaila izango da 2021eko Santio jaiak ohiko moduan ospatzea. Santio jaien ordez egin daitekeenaren inguruan hausnartzea eta ekimen posibleak adostea izango da bilera honen helburua.

Udalak kultur jarduera programa bat osatu nahi luke herriko eragileekin elkarlanean. Kontuan izan behar da Udalaren lehentasuna Covid-19aren kutsatze arriskuak saihestea dela, beraz, ekitaldi hauek, gehien bat, aire librean izango dira eta segurtasun neurri guztiak errespetatu beharko dira.
 
Horrela, aukera desberdinak aztertzeko Jai Batzordeak bilera deitu nahi du:
  • Noiz: asteazkena, otsailak 24
  • Ordua: arratsaldeko 19:00etan
  • Non: Udaletxeko pleno aretoan.
Bilera presentziala izango bada ere, telematikoki parte hartzeko aukera egongo da hemen (pasahitza eskatuko balu: villabona2020).


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!