Asfaltatze lanak egin dira SACEM industrigunean

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021eko otsailaren 9a

Asfaltatze lanak egin dira SACEM industrigunean
Asfaltatze lanak egin dira SACEM industrigunean

SACEM industria poligonoko iparraldeko bidea (Anoeta aldera ematen duena) oso egoera oso txarrean aurkitzen zela eta ibilgailuak pertatik pasatzeko zituzten zailtasunak kontuan hartuta, bide hori asfaltatzea eta errepide duin batean bilakatzea lortu da.

Horrela, hemendik aurrera bertako industria jarduerarako azpiegiturak nabarmen hobetu direla esan daiteke, mota guztietako ibilgailuek eta batez ere kamioiek industrigune osoa zeharkatzeko aukera izango dutelarik.

Inbertsio berri honek finantziazio publiko-pribatua izan du, Arteca Caucho Metal S.A. enpresak eta Amasa-Villabonako udalak ordaindu baitute obra. Udal gobernua pozik agertu da emaitzarekin eta herriko industria jarduera bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du.




Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!