Otsailak 4: Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna.

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021eko otsailaren 4a

Gipuzkoako AECC elkartearekin bat eginez, elkarte honek erabiltzen duen berde koloredun oihala zintzilikatu dugu udaletxeko balkoi nagusian.

Amasa-Villabonako udalak bere elkartasun, babes eta maitasun guztia adierazi nahi dien gaitz honi aurre egin beharrean aurkitzen diren pertsona guztiei eta beren familia eta lagunei.

Honekin lotuta, inoiz baino gehiago, mota guztietako minbiziei aurre egiteko osasungintza publikoan, ikerketa zientifikoan, prebentzioan eta detekzio goiztiarrean gehiago inbertitzea ezinbestekoa dela aldarrikatzen dugu.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!