Amasa-Villabonako Udalak karpa handi bat alokatu eta jarri du Arratzaingo eskolako patioan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021eko urtarrilaren 17a

Fleming herri eskolako eta Erniobea BHI-ko ikasleen osasuna eta segurtasuna zaintzeko eta Covid-19aren kontrako prebentzioa hobetzeko helburuarekin ezarri du Amasa-Villabonako Udalak karpa.

Udalak karpa handi bat alokatu eta ezarri du Arratzaingo eskola eremuko patioan. Horrela, euria ari duenean Fleming herri eskolako eta Erniobea BHI-ko ikasleek aire libreko espazio estali gehiago izango dute, Covid-19aren kontrako prebentzioa hobetuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!