Olentzero eta Mari Domingiren mezua

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko abenduaren 24a

Olentzero eta Mari Domingi kamera aurrean jarri zaizkigu gaurkoan, urte xelebre honetan ezingo baitute Villabona eta beste herrietako haurrekin bertatik bertara egon.

Guztion desioak iritsi omen zaizkie, ordea, eta gaur gauean etxe guztietara iritsiko direla esan dute.

Eguberri on guztioi!



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!