Larunbatean oinarrizko elikagaien eta higiene produktuen bilketa

Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak, pobrezia egoeran edota bazterketa arriskuan dauden herritarren artean banatzeko oinarrizklo produktuen 3. bilketa herrikoia antolatu du.

Produktu hauen ekarpena egiteko eta biltzeko bi modu egongo dira:

  • Herriko dozenaka dendetan ezarrita dauden kutxetan.
  • Larunbatean 10:00etatik 14:00etara Villabonako Eroski eta BM supermermerkatuen kanpoaldean jarriko diren bilketa guneetan.

Hauek dira bilduko diren produktuak:

Oinarrizko elikagaiak:

  • Olioa, lekaleak, esnea, arroza, pasta, gailetak, kontserbak...


Higiene prodkutuak:

  • Era guztietako xaboiak, xanpua, bainurako gela, pixoialak, konpresak, deterjentea, lixiba...


Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak eta udalak ekarpena (xumea bada ere) egiteko deia luzatzen die herritar guztiei. Elkartasun kolektibo eta antolatuaren bidez, Amasa-Villabonan bizi direnen oinarrizko beharrak eta eskubideak bermatuko ditugu. Gurea, inor atzean edo bazterrean uzten ez duen gizarte justu eta duina izatea lortu nahi dugulako.



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!