Eskerrik asko boluntario guztiei!

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko abenduaren 5a

Gaur, abenduaren 5a, Boluntariotzaren Nazioarteko eguna da eta udalak bere aitortza eta esker ona helarazi nahi dizkie beren denbora librean boluntario gisa besteei laguntzen aritzen diren pertsona guztiei.

Amasa-Villabonako udalaren izenean, aurten bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu konfinamenduan zehar adineko pertsonei erosketak egiten laguntzen aritu ziren herriko dozenaka boluntarioei eta azken hilabeteetan sortu den Amasa-Villabonako Elkartasun Sarean lanean aritzen diren guztiei.

Elkartasun eta maitasun erakustaldi ederra egin dute urte bereziki gogor honetan eta udalak lan hori aitortu eta balioan jarri nahi du.
Ezinbestekoak eta hoberenak zarete. Eskerrik asko bihotzez!!!


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!