Honen ondorioz, ostalaritza sektoreko langileak, tabernariak, zerbitzariak, sukaldariak eta abar egoera oso zailean geratu dira, establezimenduari eta jarduerari lotutako gastuak ordaintzen jarraitu behar baitute, taberna edo jatetxeak itxita dauden bitartean.
Egoera honek, ezinbestekoa den sektore honen biziraupena eta etorkizuna kolokan jarri ditu eta Amasa-Villabonako udalak urgentziazko izaera duen diru laguntza lerro berri bat onartu eta martxan jartzea erabaki du.
Egoera honek, ezinbestekoa den sektore honen biziraupena eta etorkizuna kolokan jarri ditu eta Amasa-Villabonako udalak urgentziazko izaera duen diru laguntza lerro berri bat onartu eta martxan jartzea erabaki du.
Diru laguntza hau arautzen duen oinarrien dokumentua abenduaren 2an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO): Diru laguntzaren oinarriak GAO
Aurrekontua
Diru laguntza hauek finantzatzeko, udalak 30.000 euroko diru funtsa sortu du. Aurrekontu hau ez bada nahikoa eskaera guztiei erantzuteko, modu proportzionalean banatuko da aurkeztutako eskaera-kopuruaren arabera.
Diru laguntzaren zenbatekoa
- 600 euro establezimendua itxita egongo den hilabete bakoitzeko. Dirulaguntzaren kopuru zehatza, establezimenduak itxita egon diren egun kopuruaren arabera kalkulatuko da.
- Jardueren etetea partziala denean (okindegi-kafetegien kasuan), 300 euro etendura hilabete bakoitzeko.
- Establezimenduaren titularrak jarduerari lotutako lokala errentan edo alokairuan baldin badu, diru laguntzaren zenbatekoak 200 euro/hileko gehigarri bat izango du.
Onuradunak
Diru laguntza honen onuradun izango dira urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuan ezarritako alarma-egoerak eraginda, Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuan, (36/2020 Dekretua, urriaren 26koa, aldatzen duenak) ezartzen den erabateko-itxiera eraginpean dauden ostalariak.
Bete beharreko baldintzak
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotea erabateko itxiera eraginpean dauden jardueretan.
- Amasa-Villabonan kokatutako establezimendua edukitzea.
- Villabonako Udalarekin zorrik ez edukitzea.
- Ez egotea diru laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitako egoeren eraginpean, diru laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokionez.
Diru laguntzaren iraunaldia
Diru laguntzaren iraunaldia Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuan oinarritutako erabateko itxierarekin hasiko da (2020ko azaroaren 6an) eta dagokion autoritateak erabateko-itxiera jasaten duten jarduerak ahalbidetzen dituenean amaituko da.
Eskaera egiteko aurkeztu beharreko agiriak
- Bete eta udalari helarazi beharreko inprimakia: ESKAERA EGITEKO ORRIA
- IFK edo IFZren kopia.
- Eskaerak jardueraren titularrak egingo ditu zuzenean, edo haren ordezkaritza zuzenbidean baliozkoa den edozein bitartekoren bidez egiaztatzen duen edozein pertsonak. Ahaldunen kasuan, ordezkaritza-idazkia aurkeztu beharko da.
Udalak onartutako, Covid 19ko galerak arintzeko diru laguntzen 1.deialdian (GAOn 2020ko maiatzaren 7an argitaratua) onuradun izan ziren ostalariak ez dute 2. eta 3. puntuan ezarritako agiririk aurkeztu beharko, inprimakia bakarrik bete beharko dute.
Eskariak aurkezteko epea
Abenduaren 4tik 14ra, bi egunak barne.
Abenduaren 4tik 14ra, bi egunak barne.
Diru laguntzaren ordainketa
Diru laguntzak beraiek xede duten helburua egoera egiaztatu bezain pronto ordainduko dira, hilabeteka.
Diru laguntzak beraiek xede duten helburua egoera egiaztatu bezain pronto ordainduko dira, hilabeteka.