Udalak komun publikoak jarri ditu Villabonako kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko azaroaren 29a

Amasa-Villabonako Udalak, astean zehar hainbat herritarrek egindako eskaerari erantzunez, Villabonako zenbait tokitan komun publikoak jartzea erabaki du.

Zehazki, Etxeondoko parke ondoan, Olaederra kiroldegian, Malkar plazan, Erreboteko plazan eta Osasun etxearen ondoan jarri dira komun hauek. 
 
Tabernen itxiera dela medio, herritarrek komunen falta sumatu dute eta horregatik, udalak komun publiko hauek kaleetan mantenduko ditu tabernak irekitzea baimentzen den arte. Komunak Komunonak enpresari alokatu zaizkio eta itxiak diren bost komun kimiko eta zutik pixa egiteko bi ezarri dira. Honez gain, udal langileek mutilentzat santio jaietan erabiltzen den "pixatokia" ezarri dute Erreboteko plazan.

COVID-19aren garai hauetan ezinbestekoak diren higiene baldintzak betetzeko, udal garbiketa zerbitzuek egunero garbituko dituzte eta enpresak gutxienez astean bitan hustuko ditu.   



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!