Amasa-Villabonako udalak inbertsio berri bat gauzatu du Olaederra Kiroldegiko kantxan zeuden hainbat arazori aurre egiteko. Izan ere, orain arte kantxako harmailetako larrialdi irteerek dituzten ezaugarriak kontuan izanik, instalakuntzaren ebakuazio planak harmailen edukiera 160 pertsonara murriztu zuen, nahiz eta bertan ia 500 eserleku egon. Egoera honek, Kiroldegiko kantxan egin daitezkeen ekitaldi edo emanaldietarako muga handia suposatzen zuen. Inbertsio honek arazo honi irtenbidea eman dio eta hemendik aurrera, harmailak bere osotasunean erabili ahal izango dira.
Ikusleen ebakuaziorako lau eskailera berri
Inbertsio honen bidez udalak lau eskailera erosi eta ezarri ditu, harmailak eta kantxa konektatuz. Horrela, ikusleek harmailetatik kantxara jaisteko aukera izango dute, kantxan aurkitzen diren larrialdi irteeretara heldu ahal izateko.
Eskaileren azalpen teknikoa: Hormigoizko harmaila aurrealdetik husteko neurrira egindako eskailera-unitatea. Zortzi altuerako eskailerak (sei maila gehi dekansiloa). Profil angeluzuzenean eginak 100x60x2mm, tramex-mailak, hodi karratuko baranda sinplea, profil angeluarreko gidak hegalkin-sabaian, lurzorura finkatzeko pasagailuak, akabera inprimazio sintetikoan. Publikoa ebakuatzeko orientazioa albokoa izango da, eta sistema osoa jasota geratuko da harmaila azpiko zuloan erabiltzen ez denean.
14.115,65 euroko inbertsioa
Guztira 12.995,40 euroko (BEZ barne) inbertsioa egin du udalak eskilara hauek diseinatu eta erosteko eta beste 1.120,46 euro (BEZ barne) bideratu ditu orain arte harmeiletan zeuden barandilen egokitzapena egiteko. Eskailerak Hobby Kirolak S.L. enpresak diseinatu eta ezarri ditu.