Baratze Parkeko partzelen zozketan izena emateko epea abenduaren 4ra arte zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko azaroaren 19a

Ireki da Villabonako Baratze Parkeko partzelen zozketan izena emateko epea. Baratzegintza ekologikoan aritu nahi dutenek, abenduaren 4ko 14:00ak arte daukate izena emateko aukera.

Guztira 34 partzelen ustiapena zozketatuko da eta horietako batzuk behar bereziak dituztenentzat gordeko dira. Partzela horiek 2021eko urtarriletik aurrera egongo dira ustiagai eta lursailen erabilera, gehienez ere, 4 urtera arte luzatzeko aukera egongo da.
 
Deialdian parte hartzeko eskaera Udaletxeko beheko solairuan dagoen Herritarren Arretarako Zerbitzuan (Zuretzat) egin behar da.

Deskargatu aurkeztu beharreko inprimakia HEMEN



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!