Udalak Merkataritza Bonoen II. kanpaina abiatuko du

Amasa-Villabonako udalak 2020ko bigarren merkataritza bonoen kanpaina abiatuko du abenduaren hasieran. Kanpaina honen helburua, herriko merkataritza establezimenduak laguntzea izango da, herritarrek urtero gabonen testuinguruan egiten diren erosketa bereziak herrian bertan egin ditzaten sustatuz.

Kasu honetan, ekainetik irailera luzatu zen kanpainan ez bezala, herriko merkataritza establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute bonoen kanpainan, baita elikagaiak saltzen dituzten dendak ere (harategiak, arraindegiak, fruta dendak...). Saltokiez gain, zerbitzuak eskaintzen dituzten establezimenduek ere parte hartu ahal izango dute: Ile apaindegiak, fisioterapiak etab.
 
Kanpaina honen oinarriak azaroaren 13an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: GAO Merkataritza bonoen II. kanpaina_Villabona
 
- Aurrekontua: Udalak 30.000 euroko aurrekontua ezarri du bonoetarako eta beste 2.000 euro kanpainako gastuetarako (diseinua, inprenta...). 
 
- Establezimenduek bete beharreko baldintzak:
  • Amasa-Villabonan kokatutako establezimendua izatea.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotea 2020ko martxoaren 14a baino lehen.
  • Gizarte Segurantzarekiko eta Ogasunarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
  • Villabonako Udalarekiko betebeharrak egunean izatea.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan adierazitako debeku-kausetako batean ere ez egotea.
ESTABLEZIMENDUEN IZEN-EMATEA

Epea: Azaroaren 16tik 23ra 
Egin eta aurkeztu beharrekoa:
  • Formulario hau bete behar da: Bonoen formularioa
  • Ezarritako betekizunak betetzen direla bermatuko duen erantzukizunpeko adierazpena. Honekin, establezimenduak bete behar dituen baldintzak ofizioz eta zuzenean egiaztatzeko baimena emango dio udalari.
  • IFK edo IFZren kopia.
*Udalari ekimen honetan parte hartzeko establezimenduak bete behar dituen baldintzak ofizioz egiaztatzeko baimenik ematen ez bazaio, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ziurtagiria (EJZ).
  • Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Ogasunarekiko zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
Eskabideak aurkeztu ondoren eta establezimenduek baldintza guztiak bete tzen dituztela egiaztatu ondoren, establezimenduak mezu elektroniko bat jasoko du udaleko ogasun sailetik eta bertan baieztatuko du kanpainarekin bat egiten duela. Ondoren, udalak onartutako establezimenduen zerrenda bere webgunean (villabona.eus) argitaratuko du. 
 
KANPAINAREN EZAUGARRI NAGUSIAK
 
Bonoen ezaugarriak eta balioa:
Herritarrek 30 euro ordainduta, 50 euroko balioa duen bono-txartel bat eskuratuko dute. Bono-txartel horretan, guztira 7 bono indibidual egongo dira: 10 euroko 3 bono, eta 5 euroko 4 bono. Beraz, Amasa-Villabonako Udalak bonu-txartel bakoitza 20 euroko kopuruarekin lagunduko du.
 
Establezimendu bakoitzak bere bono-txartelak izango ditu:
Bonu-txartel bakoitza saltoki edo zerbitzu bati dagokio. Hau da, establezimendu bakoitzak bere bono-txartel propioak izango ditu. Establezimendu batean bono-txartela eskuratu ezkero, bono horiek establezimendu horretan soilik erabili ahal izango dira.
Denda guztiek bonu-txartel kopuru bera jasoko dute, modu guztiz proportzionalean. Denda edo saltoki bakoitzari dagokion bonu-txartel kopurua, kanpainari atxikitako establezimendu-kopuruaren arabera zehaztuko da.
Establezimendu bakoitzean bono-txartel bakarra erosi ahal izango da.
 
Kanpainaren iraupena:
 Bonuak ekimena hasten denetik (2020ko abenduaren lehen astetik) 2021eko urtarrilaren 5era bitartean edo amaitzen diren arte, erosi ahal izango dira. Epe hori igarotakoan, bonuak ondoriorik gabe geratuko dira.
 
Beste baldintza batzuk:
 Erosketaren zenbatekoa bonoaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldea ez da eskudirutan itzuliko. Bonoak ezingo dira eskudirutan trukatu, eta horien zenbatekoa ez da inolaz ere itzuliko. Bonua erosi ondoren ere ez da inolako trukerik onartuko.
 
ESTABLEZIMENDUEN BETEBEHARRAK
 
Kanpaina honetan parte hartuko duten establezimenduek konpromiso hauek hartuko dituzte:
  • Kanpainako informazio-materialak biltzea eta saltokian leku ikusgarri batean kokatzea.
  • Establezimenduan erabilitako bonuen egiazkotasuna egiaztatzea.
  • Udalak emandako erregistro papera betetzea. Bonu txartela eskuratu duen bezeroaren izen-abizenak, NAN zenbakia, saldutako bonuaren zenbakia eta sinadura adierazita: Bete beharreko fitxa udalak helaraziko die establezimenduei.
  • Jasotako bonoekin batera, bono bakoitzari dagokion erosketa-tiketa ere gorde beharko da. 
  • Villabonako Udalari jakinaraztea establezimenduaren eskura jarritako bono-txartel guztiak saldu direla, baldin eta salmenta epea amaitu baino lehen saldu badira. Establezimenduaren titularrak «Bonuak agortuta» eranskailua establezimenduan ikusgai jarri beharko du.
  • Jatorrizko bonuak eta erosketa tiketak establezimenduan gordetzea, Udalak azken ordainketa egin arte.
  • Saltzeko epea amaitu ondoren, saldu gabeko bono-txartelak Udalari ematea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!