Azaroko kultur egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko azaroaren 3a

Amasa-Villabonako udaleko Kultura sailak azaroko egitaraua aurkeztu du.

Hilabete honetan egitaraua eta kultur eskaintza bete beteak datoz: Joseba Tapiaren kontzertua Kristina Aranzabe eta Leire Letu-rekin, "Ez eskerrik asko! Gladys-en leihoa" Bertha Gaztelumendiren dokumentala, Loatzo Musika eskolak antolatutako Xexili eguneko musika emanaldiak, "HAI Ametsen arrantzalea" haur antzerkia, Euskaraldiarekin lotutako bakarrizketa eta bertso saioa, Oinkariren urteurreneko dantza emanaldiak kiroldegian, ohiko zinema eskaintza etab.
 
 
Amasa-Villabonako udaletik, kultura segurua dela eta Covid-19tik libre dagoela baieztatzen dugu eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu egitarau honetako kultur emanaldiekin gozatzera.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!