Koronabirusa

Musuko berrerabilgarriak, 6 urtetik gorako ikasleentzat

Amasa-Villabonako udalak musuko berrerabilgarriak banatu ditu herriko hezkuntza zentzuetan, bertako ikasleen artean bantzeko. Ikasle bakoitzari musuko bana emango zaio eta guztira, 1000 musuko inguru banatuko dira ikasleen artean.

Covid-19ari aurre egiteko garrantzitsua da musukoaren erabilera, beraz, Amasa-Villabonako udalak musuko berrerabilgarriak banatu ditu 6 urtetik gorako herriko ikasleen artean, eta bide batez, ikasleen familiei laguntza xume bat eskaini. Era berean, udaleko langileen artean ere banatu ditu musukoak.
 
“Berpiztu Amasa-Villabona”
Musukoek “Berpiztu Amasa-Villabona” leloa dute albo batean, gure herriaren eta bertan bizi garenon bizi-gogoa hauspotu nahi duen lelo baikorra.
 
Ingurumenarekiko konpromisoa
Pandemia garaian ere, ingurumena eta natura babesten jarraitu nahi du udalak, beraz, banatutako musukoak berrerabilgarriak dira, garbitu eta berriro ere erabilera eman ahal zaienak. Erabilera bakarreko musukoek, errefusera bideratzen den hondakin kopuru handia sortzen ari dira eta hondakin kopuru hori murriztea ere bada udalaren ekimen honen helburuetako bat. 
 
Udalaren eta hezkuntza komunitatearen arteko elkarlana 
Amasa-Villabonako udala jakitun da herriko ikastetxeentzat ikasturte berezi eta korapilatsu honen hasierari aurre egiteak suposatu duen esfortzuaz; ezarritako protokolo guztiak aplikatu beharra, beharrezko langileen eta pertsonalaren gabezia... beraz, beste behin, udalak laguntzen jarraitzeko eta beharrei elkarlanean aurre egiteko prestutasuna helarazi die herriko ikastetxeei.


 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!