Euskaran Ados! mahaiaren bilera urriaren 7an

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko urriaren 6a

Euskararen normalizazioaren aldeko Euskaran Ados! mahai ireki eta parte hartzaileak, bilera berri bat egingo du asteazken honetan, Covid-19aren eraginez martxotik bildu gabe egon eta gero:
 

Deialdia: Urriaren 7an asteazkena, 18:00ean Villabonako udaletxeko Batzar aretoan. 
 
Jorratuko diren gaiak:
 
- UEMAk udalerriei eskaintzen dizkien zerbitzuen azalpena. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko teknikari batek egingo du aurkezpena.
 
- Euskaraldia 2020: Egin beharreko lanen inguruko gogoeta.
 
- Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP): Egindako bileren azalpena eta aurrera begirako urratsak.

- Parte hartzaileek egin nahi dituzten ekarpenak.
 
Udaletik parte hartzeko deia luzatzen diogu euskararen alde bere ekarpena egin nahi lukeen herritar eta elkarte guztiei.



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!