Gehienez ere urtebeteko iraupena izango du kontratuak eta beharrezkoa izango da hautagaiak autonomo bezala eta IAEn alta emanda egotea. Era berean, administrazioarekin zorretan ez egotea ere ezinbesteko baldintza izango da.
Lan eskaintza honetan interesa dutenek lehenbailehen aurkeztu beharko dute beraien hautagaitza. Bi modu desberdin erabili daitezke horretarako: zuretzat@villabona.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita, edo, udaletxeko sarreran dagoen Zuretzat zerbitzura bertaratuta.
Amasa-Villabonako udala datorren asteazkenetik aurrera jarriko da baldintzak betetzen dituzten hautagaiekin harremanetan, besteak beste, aurrekontuak eskatzeko. Baina, kontuan hartu behar da autonomo bakoitzak zerbitzuaren aurrekontua aurkeztu beharko duela, eta garbiketarako erabiliko dituen produktuak ere aurrekontuaren barruan aurkeztu beharko dituela.
Covid-19ari aurre egiteko baimendutako produktuak bakarrik onartuko dira.