Alzheimerraren munduko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko irailaren 21a

Gaur, irailaren 21a, mundu osoan Alzheimerraren eguna da eta Amasa-Villabonako udalak mezua kaleratu du.

Amasa-Villabonako udalak bere babesa eta elkartasuna helarazi nahi die gaitz latz hau pairatzen duten pertsonei eta beren familia eta lagunei.

Bereziki eskertu nahi dugu Gipuzkoa osoan AFAGI elkarteko kideek egiten duten lan guztia. Elkarte honek lan handia egiten du Alzheimerra pairatzea tokatzen zaienen familiei laguntzen. Eskerrik asko!


 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!