Elkartasun sarearen oinarrizko produktuen bilketa arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko irailaren 15a

Elkartasun sarearen oinarrizko produktuen bilketa arrakastatsua
Elkartasun sarearen oinarrizko produktuen bilketa arrakastatsua
Elkartasun sarearen oinarrizko produktuen bilketa arrakastatsua
Elkartasun sarearen oinarrizko produktuen bilketa arrakastatsua

Pasa den larunbat goizean, Amasa-Villabonako Elkartasun Sareko boluntarioek, behar gehien duten herriarrei bideratuko zaizkien oinarrizko produktuen bilketa burutu zuten. 


Aurreko egunetan, herriko hainbat denda eta establezimenduetan kutxak ezarri ziren eta larunbatean Eroski eta BM supermerkatuen kapoaldean ezarri ziren bilketa guneak. 
 
Elkartasun sareko kideen lehen balorazioa oso positiboa izan zen. Ekainean egindako bilketan baino elikagai gutxiago bildu zen arren, higiene produktu gehiago bildu ziren eta Covid-19aren eraginez produktu hauek duten garrantzia kontuan izanda, herritarrek oso erantzun ona eman zutela baieztatu zuten. Ondorioz, datozen asteetan garbiketa eta higiene pertsonalerako produktu ugari banatu ahal izango dira egoera ekonomiko larria bizi duten pertsona eta familien artean.
 
Elkartasun Sareak eta Amasa-Villabonako udalak eskerrak eman nahi dizkie, lanean aritu diren boluntario guztiei, bere ekarpena egin duten herritarrei eta beren establezimenduan bilketa kutxa jarri zutenei. Eskerrik asko denei, beste behin gurea herri solidarioa dela frogatzeagatik.   

Amasa-Villabonako Elkartasun Saretik, sare herritar honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi izan diete, bere ekarpena egiteko prest egon daitezkeen herritar guztiei. Horretarako harremanetan jartzeko bideak zabaldu dituzte:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!