Kultura sailaren argibideak, kultur denboraldi berriari lotuta

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko irailaren 9a

Amasa-Villabonako Udaleko kultur sailak zenbait berri eta argibide argitaratu ditu irailean hasten den kultur denboraldi berriari lotuta.

Kultur ikastaroak
 
Villabonako Udaleko Kultura Saila ondo aztertzen ari da kultur ikastaroen eskaintza eta ikastaroak segurtasunez emateko baldintzak. Hori dela eta, ikastaroetako matrikulazioa eta ikasturtearen hasiera atzeratu egingo da. Dena den, irailean zehar izango duzue ikastaro eskaintzaren berri.
 
Zinema bonoak
 
Apirilaren 30ean iraungitzen ziren zinema bonoak abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira, martxoaren erdialditik film emanaldirik ez baita izan.
 
Zinema eta ikuskizunetarako sarrerak
 
Lanean ari gara zinema eta ikuskizunetarako sarrerak modu telematikoan (Gureako leihatilan eta online) erosteko aukera ahalik eta lasterren izan dadin. Horrek, gainera, sarrera zenbakituak erosteko aukera emango luke, eta horrek ilarak gutxitu eta denon segurtasuna areagotuko luke. Momentuz, irailean dauden antzezlanetarako sarrerak betiko moduan eros daitezke (Gureako leihatilan eta Amasa kafetegian eta Basajaun liburudendan), baina, esan bezala, espero dugu aurki sarrerak modu telematikoan erosi ahal izatea.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!