Amasa-Villabonako Udalak uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei zuzendutako diru-laguntzak jarri ditu martxan. Diru-laguntza hauek jasotzeko eskaera udaletxeko beheko solairuan dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan (Zuretzat) egin behar da.
Onuradun izateko baldintzak:
- Villabonan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea eskaera aurkezten denean.
- Bizikidetza-unitate bateko kide izatea, eta bizikidetza unitate horren diru-sarrerek oinarrietan ezarritako muga ez gainditzea (bizikidetzako kide guztien sarrerak batuta).
- Bizikidetza-unitatearen erreferentzi gisa hartuko da Biztanleen Udal Erroldan fakturetan adierazitako epeei dagokion informazioa.
- 10.000 eurotik gorako ondarerik ez izatea, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.
- Fakturaren ur kontsumoak ezingo du etxebizitza horretan erroldatutako pertsonako 10 m kubiko gainditu, hiruhileko bakoitzean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskatzailearen eta bizikidetza unitateko gainerako kideen NANa edo nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren bat.
- Familia liburua edo, zaintza eta babespea edo tutoretza egiaztatzen duten agiriak.
- Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrak daudenean, erregistroko ziurtagiria edo zinpeko aitorpena.
- Banatuta, dibortziatuta edo seme-alaben eta gurasoen harremanekin zerikusia duen beste edozein gai garrantzitsu egonez gero, dagokion epaia eta pentsioa justifikatuko duen ordainagiria.
- Elkarbizitzako unitateko kide guztien ondasunen ziurtagiria.
- Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen banku agiria.
- 2019 urteko fakturak ordainduta daudela egiaztatzen duen agiria.
- Bizikidetza unitateko kide guztien 2019ko informazio fiskala.
- Errenta aitorpena aurkezteko obligaziorik ez dutela dioen ziurtagiria (Foru Ogasunak luzatutakoa).
- Besteren kontura diharduten langileen kasuan, 2019ko nominak.
- Gizarte segurantzako prestazio edo pentsioren bat izanez gero: jasotako diru-sarrera gordinen ziurtagiria.
- Langabeziako prestazioa edo DBE (RGI) kobratuz gero, Lanbidek luzatutako ziurtagiria, bere langabetu egoera eta, horrela bada, jasotzen duen kopurua zehatza.
- Aurreko ataletan jaso gabeko diru-sarrerarik ez badago, diru-sarreraren zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.
Eskaerak egiteko epea, irailaren 18an amaituko da eguerdiko 14:00etan.