Kiroldegiko gimnasiorako aire egokitu sistema berria ezarri da

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko abuztuaren 31

Udalak Olaederra kiroldegiko kudeaketaren arduradunekin elkarlanean, inbertsio berri bat gauzatu du kiroldegiko instalakuntzen etengabeko eraberritzean beste urrats bat eginez.

Oraingoan, gimnasioko aire egokituaren sistema aldatu eta berria ezarri da. Izan ere, gimnasioan ezarrita zegoen aire egokituak eta klimatizazioak arazoak zituen eta eraberritze bat ezinbestekoa zuen. 
 
Inbertsio berri honekin eremu horrek klimatizazio egokia izango du, konfort termikoa nabarmen hobetuko delarik.

Guztira 14.507,9 euroko inbertsioa egin du udalak.
 
Udal gobernua kiroldegiko instalakuntzen mantenu eta eraberritzeari erantzuteko konpromisioan berresten da eta helburu horretarako aurrekontu partida bat bideratuko du datozen urteetan ere.



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!