Udalak arduraz jokatzeko deia egiten du

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko uztailaren 24a

Azken egunetan WatsApp eta sare sozialen bidez Villabonara joateko eta botiloia egiteko egin diren deialdien harira, Amasa-Villabonako udalak mezua argitaratu du.

AMASA-VILLABONAKO UDALAREN OHARRA
 
Udalak jakin du azken egunetan Tolosaldea eta Goierriko hainbat gazte eta nerabe taldetan asteburu honetan parranda egitera Villabonara joateko eta Komizarko parkean makro-botiloi bat egiteko deialdiak zabaldu direla.
 
Honen aurrean, Amasa-Villabonako udalak honakoa adierazi nahi du:
 
Villabonako Santio Jaiak bertan behera geratu direla gogorarazten dugu. Ez da jai egitaraurik izango eta tabernen ordutegia murriztu egin da.
 
Jendarteari eta bereziki inguruko herri eta eskualdeetako herritarrei, Villabonara festa eta parranda egitera ez etortzeko eskaera egiten diegu.
 
Gogorarazi nahi dugu adin txikikoei alkoholdun edariak saltzea eta botiloia egitea debekatuta daudela.
 
COVID-19aren zabalpena saihesteko 10 lagunetik gorako taldeetan biltzea debekatuta dago eta oso garrantzitsua da arduraz jokatzea eta ezarri diren segurtasun arau guztiak ondo betetzea.
 
Udalak honako neurri bereziak hartzea erabaki du:  
  • Komizar parkera doan bidea itxi egingo da eta udaltzaingoak zaintza berezia egingo du inguruetan, botiloirik egin ez dadin.
  • Udala Ertzaintzarekin harremanetan jarri da, herriko sarbideetan eta tren geltokian kontrol neurriak ezar daitezela eskatzeko. 
  • Udaltzaingoak aipatutako arau hausteak egiten dituzten pertsonak identifikatu eta salatuko ditu, salbuespenik gabe.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!