Diru laguntza berri honen oinarriak kontsulta ditzakezue
HEMEN.
Aurtengoan, Covid-19aren krisiaren eraginez ohiko udalekuak antolatzekjo aukerarik gabe geratu zen udala eta ukaezina da egoera horrek herriko hainbat haurren zaintzan eta familien kontziliazioan eragik kaltegarria sortu duela. Arazo honen aurrean udal gobernuak erreakzionatu egin zuen eta haurrak zaintzeko zaintzaileen kontratazioa laguntzeko dirulaguntza lerro berri bat prestatu eta onartzeko lanari ekin zion uztaila hasieran. Esan bezala, dagoeneko onartu dira laguntza hauen oinarriak eta udaleko alderdi politiko guztien babesa izan dute.
Ondorengoak dira dirulaguntza hauen ezaugarri nagusiak:
Deskribapena
Laguntza-lerro honen helburua, familietan lana eta haurren zaintza uztartu ahal izateko laguntza bat eskaintzea da.
Familia eta lana uztartzeko laguntza hauen bidez, seme-alabei (duten adinagatik), arreta emateko eta haiek zaintzeko pertsonen kontratazio gastuen zati bat konpentsatu nahi da. Honekin batera zaintza eremuko lanak kontratu bidez lotzea ahalbidetu nahi da, egoera prekarioetan eta kontraturik gabe lan egin ohi duten pertsonen egoera erregularizatuz, lan baldintzak hobetuz eta bide batez enplegua sustatuz.
Laguntzen zenbatekoa
Kontratazioa egiten duen familia-unitatearen errenta estandarizatua kontuan hartuta, ondorengo dirulaguntzak banatuko dira:
Irabaziak
|
Kontratu gastuarengatik jasoko duen portzentaia
|
0€ - 40.000€ra arteko sarrerak
|
%50
|
40.000€ - 60.000€ra arteko sarrerak
|
%30
|
60.000€ - 70.000€ra arteko sarrerak
|
%20
|
Kontratatutako pertsonaren kontratu gastu bezala ulertuko dira haren soldata gordina eta onuradunari dagozkion gizarte segurantzari ordaindutako kotizazioak.
Eskaerak aurkezteko epea
Laguntza-eskabideak aurkezteko epea deialdi hau GAO argitaratu eta hurrengo egunetik abenduaren 15era bitartekoa izango da.
Eskaerak aurkezteko modua eta lekua
Inprimaki hori behar bezala bete ondoren, elektronikoki aurkeztu ahal izango dira udalaren erregistro elektronikoan, e-postaz zuretzat@villabona.eus helbidean edo aurrez aurre Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (behe solairua, Erreboteko plaza z/g).
Dirulaguntzaren zuriketa
Dirulaguntzak zuritzeko, egindako ordainketaren(en) ordaingaria(k) aurkeztu beharko dira eta eskatzailearen titularitatea egiaztatzen duen kontu korronteko ziurtagiria.
Dirulaguntzaren zuriketa 2021ko urtarrilaren 15a baino lehen gauzatu beharko da.
Dirulaguntza jasotzeko modua eta unea
Onartutzat ematen diren dirulaguntzak, ordainketa bakarrean ordainduko dira, onuradunaren kontu korrontera transferentzia bat eginez, beti ere 2021ko urtarrilaren 15etik otsailaren 15era doan epearen barruan.