Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak banatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko uztailaren 16a

Amasa-Villabonako udalak 2020an euskara ikasten ari diren herritarrentzat dirulaguntzak banatu ditu aste honetan.

Guztira 21 herritarrek aurkeztu zuten eskaera, horietatik 16k euskaltegiko matrikularen %100a jaso dute (A1, A2, B1, B2 mailak ikasten ari direnak) eta 5ek %75a jaso dute (C1-C2 mailetako ikasleek).
 
Dirulaguntzetan banatutako diru kopurua guztira 7.088,99 euro izan dira eta urriaren 31n bigarren deialdi bat egingo da, berriro ere dirulaguntza hau eskatzeko aukera zabalduz.



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!