AMAVI udal aldizkariaren ale berria

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko uztailaren 10a

Aste honetan herriko etxeetara banatu da Amavi udal aldizkariaren 43. alea.

Udal aldizkariaren edizio honetan, besteak beste, udako solstizio gaueko ekimen berria, "Berpiztu Amasa-Villabona" egitasmoaren garapena, hauteskundeetarako informazioa, Covid-19 bulegoa, uztaileko aisialdi eta kultur eskaintzak, energia hornidura berriztagarria eta hondakinen kudeaketari buruzko albisteak aurki ditzakezue. 

Aldizkariaren atal berriak
  • Postontzia: Herritarren iritziak, iradokizunak, kexak... argitaratuko dira. Parte hartzeko gehienez 750 karaktereko testua bidali behar da komunikazioa@villabona.eus helbide elektronikora.
  • Alderdi politikoen mezuak: Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko bakoitzak bere tartea izango du herritarrei zabaltzeko mezu bat argitaratzeko. Alderdi bakoitzak erabakiko du zein gai jorratu nahi duen atal honetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!