Azkenean, elkarlanak fruituak eman ditu eta "Berpiztu Amasa-Villabona" herri dinamikaren baitan, aisialdi eskaintza zabala antolatu ahal izan da haur, gazte, heldu eta adinekoentzat.
HAURRAK: 6-11 urte
Haurrei dagokionez, Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari diren 6-11 urte bitartekoei zuzendutako saioak antolatu dira. Saio horietan, txikiek jokuak, kirolak, eskulanak eta beste hainbat ekintza dibertigarri egiteko aukera izango dute, gehienez 13 haurreko taldeetan banaturik. Uztaila bi hamabostalditan zatitu da eta ondorioz bi txanda izango dira: lehena uztailaren 6tik 15era, eta bigarrena uztailaren 20tik 29ra. Saioak astelehen, astearte eta asteazken arratsaldetan izango dira eta adinen arabera banatuko dira:
- LH1-LH2: 16:00etatik 17:30etara.
- LH3-LH4: 17:30etatik 19:00etara.
- LH5-LH6: 19:00etatik 20:30etara.
GAZTELEKUKO ESKAINTZA
Gazteek Katea Etxea Gaztelekuko monitoreekin ekintza ezberdinak izango dituzte aukeran: ping pong txapelketa, ginkana, bizikleta txangoak, zaldian ibiltzeko aukera, piraguismoa... Hauetako ekintza batzuk ordaindu egin beharko dira.
HELDU ETA ADINEKOENTZAT IKASTAROAK
Helduentzat eta adinekoentzat Zumba eta Mantenu gimnasia saio edo ikastaro laburrak antolatu dira, uzatailaren 6an hasita. Saio hauek Txermin auzoko Ikastola azpiko eremuan eskainiko dira, segurtasun baldintza guztiak betez:
- Mantenu Gimnasia: astelehen eta asteazkenetan, 09:00-09:45 edo 10:00-10:45. Saio hauek 65 urtetik gorako herritarrentzat izango dira.
- Zumba: Astearte eta ostegunetan, 09:00-09:45 edo 10:00-10:45.
Informazio eskuorria: http://villabona.eus/images/Berpiztu_uztaila.pdf
IZEN EMATEA
- Haurrak / helduak: uztailak 1 eta 2 (asteazken eta ostegun honetan), 16:00etatik 18:00etara udaletxeko arreta zerbitzuko bulegoan.
- Gazteak (13-16 urte artekoak): uztailak 2 eta 3 (osteguna eta ostirala), 10:00-12:00 Gaztelekuan.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekimen hauen antolaketan laguntzen ari diren herriko eragileetako kide guztiei eta boluntario gisa lan egiteko prest agertu diren herritarrei. Beraiei esker izan da posible aisialdi eskaintza hau osatzea.