Euskara ikasten ari direnentzat dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu da

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko ekainaren 23a

Euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasten egon diren herritarrentzat, dirulagutnza eskaera aurkezteko epea ireki da. Eskaerak aurkezteko azken eguna uztailaren 6a, astelehena, izango da. 
 

Eskaera aurkeztu nahi duenak, honako INPRIMAKIA bete eta bertan zehazten diren agiriekin batera, zuretzat@villabona.eus  helbidean edo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez dezake.

Baldintzak betetzen dituztenei, B2 arteko mailetan, matrikularen %100a ordainduko zaie, euskara ikastearen doakotasuna lortuz. C1-C2 maila egin duten ikaleei ordea, matrikularen %75a ordainduko zaie.

Amasa-Villabonako udal gobernuaren iritziz, oso garrantzitsua da herritarrei euskara ikasteko erraztasunak ematea gure hitzkuntzaren ezagutzak aurrera egin dezan. Bestalde euskara ikasten hasteko urratsa eman duten pertsonek herriaren babesa eta bultzada dutela sentitu behar dute. Gure herrian euskaraz bizi ahal izateko ezinbestekoa baita hizkuntzaren ezagutza are gehiago zabaltzea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!