Covid-19aren krisiaren garairik zailenetan, herritar ugarik gehien behar zutenei laguntzeko boluntario gisa lan egiteko prestutasuna azaldu zuen eta udalak dinamika solidario horrti jarraipena emateko aukerak aztertu nahi ditu, etorkizunean ere gehien behar duten herritarrek boluntarioen laguntza eta babesa izan dezaten.
Bide batez, udalak bere eskerrik beroenak helarazi nahi dizkie konfinamendu garaian herriko adinekoei eta dependentzia dutenei erosketak egiten laguntzen aritu ziren herritar boluntario guztiei. Eskerrik asko! harro gaude egin duten lanaz.

Azken hilabeteetan elikagai bilketa eta banaketarekin ere ikusi da, egoera zaurgarrian dauden pertsonen alde lan egiteko prest dauden herritar ugari daudela eta aurrerantzean dinamika horrekin jarraitu ahal izateko baliabideak jartzeko prest dago udala.
Auzolana eta bolondres lana izango lirateke elkartasun sarearen ikur eta ezaugarri nagusiak eta udalak momentu bakoitzean beharko liratekeen baliabide eta tresnak martxan jarriko lituzke.
Guzti honi buruz hitz egiteko, udalak batzar irekia deitu du:
Ekainak 17 asteazkena, 19:00etan udaletxeko batzar aretoan
Izena emateko:
- Bidali WatsApp mezua 693 018 568 telefonora
- Bidali e-maila honako helbidera: elkartasuna@villabona.eus