Agortu dira herritarren eskura jarritako kontsumo bonoak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko ekainaren 12a

Covid-19aren krisiagatik denda itxita eduki behar izan duten merkatariei laguntzeko asmoz udalak martxan jarritako kontsumo bonoen ekimenak herritarren erantzun paregabea izan du eta arrakasta handiarekin garatu da.

Hasiera batean bonoen salmenta ekainaren 30era luzatuko zela iragarri bazen ere, bonoen salmentaren erritmo azkarra dela medio, ekainaren 11n bonoak bukatu ziren eta ondorioz salmenta postua itxi da.
 
Udalak ekimen honetarako ezarritako 30.000 euroko aurrekontua amaitu da eta guztira 10.000 bono banatu dira herritarren artean. Beraz, ziurtason osoz esan daiteke kanpaina honen bitartez gutxienez 100.000 euroko kontsumoa bideratu dela parte hartu duten herriko 32 dendetara. Bada zerbait!
 
Amasa-Villabonako udalak bere harrotasuna eta poza adierazi nahi ditu, Covid-19aren krisiak gehien kolpatu duen herriko merkataritzari bultzada bat emateko helburuarekin jaio zen ekimen honek izan duen herri erantzun apartagatik. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu bonoak erosiz herrian kontsumitu duten guztiei, parte hartu duten dendariei eta ekimen honetan buru belarri lanean aritu diren udal langileei.
 
Eskerrik asko denei!


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!