Kontsumo bonoak egun gutxitan bukatu daitezke

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko ekainaren 9a

Amasa-Villabonako udalak martxan jarritako kontsumo bonoen kanpainak herritarren erantzun paregabea izan du, dagoeneko ia 9.000 bono saldu dira eta soilik beste 1.500 inguru geratzen dira guztiak amaitu aurretik.

Kanpaina honetan 10.500 eta 11.000 bono artean banatuko dira eta bonoen finantziazioarako udalak ezarritako 30.000 euroak amaitzen direnean, bonoak saltzeari utziko zaio.

Bonoen salmentako udal arduradunaren arabera, egun gutxitan iritsi daiteke momentu hori, seguruenik aste honetan bertan. Udalak hasiera batean, bonoen salmenta ekainaren 30 arte luzatuko zela jakinarazi bazuen ere, salmentaren erritmo azkarraren ondorioz, data hori baino lehen amaituko dira herritarren eskura jarritako bonoak.  
 
Beraz, udaletik herritarrei dei egin nahi diegu, oraindik kontsumo bonoak eskuratu ez badituzte, ahalik eta azkarren gerturatzeko udaletxeko arkupeetan dagoen salmenta puntura. Bestela, bonorik gabe geratzeko aukera handiak izango dira.
 
Gogorarazten dugu bulegoa irekita dagoela goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:30etatik 19:30etara.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!