Herriko pilotalekuetan jokatzeko aukera zabaldu da, aurretik ordua hartuta

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko ekainaren 4a

Ekainaren 4tik aurrera pilotan federatuak ez diren herritarrek Villabonako Behar Zana, Olaederra kiroldegiko eta Amasako pilotalekuetan pilotan jokatzeko aukera izango dute.

Pilota jokoko modalitate ezberdinetan jokatzeko aukera izango da: eskuz, palaz, zestan, frontenisean... Baina Covid-19aren osasun larrialdi egoeran jarraitzen dugunez, bete beharreko segurtasun baldintzak ezarri ditu udalak:
 
- Aurretik ordua hartu behar da: 943693980 telefonoan.
- Gehienez 2 pertsonak jokatu ahal izango dute aldi berean.
- Ezingo da pilotan jolastera ez den beste ezertarako sartu pilotaleku barrura.
- Aldagelak ezingo dira erabili.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!