Astelehenetik aurrera TAO denboran mugatutako aparkalekua berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko ekainaren 3a

Ekainaren 8an hasiko da zona urdinean ordu beteko denbora muga aplikatzen

Udalak jakinarazten du Villabonako herri-gunean edo erdialdean ezarrita dagoen TAO zerbitzua eta ondorioz, marra urdina duten aparkalekuetan gehienez kotxea ordu betez aparkatzeko denbora muga, berriro ere martxan jarriko dela ekainaren 8an (astelehena).

Deseskalatze prozesuaren II. fasean gaudenez eta itxura guztien arabera laster III. fasera pasako garela kontuan hartuz, udalak uste du une egokia dela zerbitzu hau berrezartzeko.
 
Covid-19aren krisia eta konfinamenduaren ondorioz, pasa den martxoaren 18tik TAO-a indargabetuta egon da, orain arte kotxeak nahi adina denboran bertan aparkaturik eduki ahal izan direlarik. 


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!