Ostirala eta larunbatean elikagaien eta oinarrizko beharretarako produktuen bilketa herrikoia

Datorren ekainaren 5ean eta 6an, elkartasun ekimen berri bat antolatu du udalak, "Berpiztu Amasa-Villabona" herri-dinamikaren baitan. 

Egoera ekonomiko larria bizi duten familientzako elikagaiak eta oinarrizko beharretarako produktuen bilketa egitea, eta hurrengo astean produktu horiek behar dituztenei banatu ahal izatea da, udalak ekimen honekin lortu nahi duen helburua.
 
Bilduko diren oinarrizko produktuen zerrenda:
 
  • Elikagaiak: Esnea, jaioberrientzako esne-hautsa, gailetak, kakaoa, dilistak, azukrea, arroza, olioa, garbantzuak, atuna, pasta, tomatea, sardinak, babarrunak,…
  • Eskolako lanetarako materiala: koadernoak, boligrafoak, arkatzak, pinturak, borragomak, txorroskiloak,…
  • Higiene pertsonaleko produktuak: xanpua, bainurako gela, pixoihalak, konpresak, …
Produktuak herriko saltoki hauetan utzi ahal izango dira:
 
Adarra fruta denda, Baratz fruta denda, Barcina gozo denda, Basajaun liburu denda, Eguzki Lore janari denda, Eko-Tolosa fruta denda, Errezil pentsuak, Farmazia Berria, Fernandez Uranga Farmazia, Garmendia harategia, Kazetaria, Kinpira belar denda, Labezain okindegia (Arroa), Musturinea harategia, Pepi janari denda, Sahatsa belar denda eta Tinta inprimategia.
 
Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu bilketa kutxa jartzeko prestutasuna azaldu duten dendari guztiei.
 
Larunbatean kaleko bilketa:
 
Ekainaren 6an larunbata, 10:00etatik 14:00etara BM eta Eroski supermerkatuetako kanpoaldean bilketa guneak ezarriko dira. Bertan hainbat boluntario egongo dira jendeari informazioa banatzeko eta produktuak biltzeko. 


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!