Liburutegia asteazkenean zabalduko da, zerbitzu murriztuekin

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko ekainaren 1a

Villabonako udal liburutegia ekainaren 3an , asteazkena, berriro irekiko da. Oraingoz, mailegu eta itzulketa zerbitzuak baino ez dira hasiko. Ezingo da bertan ikasten egon, baldatan dauden liburuak ikutu edo ordenagailuak erabili.

Liburuak bertan eskatu ahal izango dira, goizez 9.30etatik 13.30etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara.
 
Liburutegian maileguan emandako liburuen itzulketa burutzeko Liburutegiaren atarian dagoen buzoia erabili ahal izango da orain arte bezala.
 
Edozein zalantza argitzeko, deitu 94369 32 24 telefonora edota idatzi liburutegia@villabona.eus helbidera.



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!