Udalak ordaindu ditu merkatari eta ostalariei zuzendutako diru laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko maiatzaren 27a

Amasa-Villabonako udalak bideratu ditu Covid-19aren eraginez beren jarduera guztiz edo partzialki etenda izan duten herriko merkatari eta ostalariei laguntzeko martxan jarritako diru laguntzak. Atzo egin ziren diru laguntza hauen ordainketa guztiak.

DIRU LAGUNTZEN EZAUGARRIAK
 
1. Jardueraren erabateko etetea izan dutenak
 
Ostalaritza establezimenduak:
 
  • Terraza duten tabernak: 1.160 euro. Jardueraren etetea martxoaren 14tik maiatzaren 10era luzatu delako  (58 egun)
  • Terrazarik ez duten tabernak: 1.440 euro. Jardueraren etetea martxoaren 14tik maiatzaren 24era luzatu delako (72 egun)
Merkataritza establezimenduak:
 
  • 1.020 euro. Jardueraren etetea martxoaren 14tik maiatzaren 3erakoa izan delako  (51 egun)
2. Jarduera partzialki etenda izan dutenak
 
Kafetegi-okindegiak:
 
  • Terraza dutenak: 773,33 euro. Jardueraren etete partziala martxoaren 14tik maiatzaren 10era luzatu delako (58 egun)
  • Terrazarik gabe: 960 euro. Jardueraren etete partziala martxoaren 14tik maiatzaren 24era luzatu delako (72 egun)
Merkataritza establezimenduak: 680 euro 
 
DATUAK ETA EMAITZAK
 
  • Guztira 83 diru laguntza eskaera jaso dira. 
  • Onartutakoak 71 izan dira (19 ostalaritzakoak eta 52 merkataritzakoak)
  • Ukatutako eskaerak 12 izan dira. Hauek ez dituzte diru laguntza jasotzeko eskatzen ziren baldintza bat edo gehiago betetzen, hainbat arrazoi direla medio: Udalarekin zorrak izatea, establezimenduaren egoitza fiskala Amasa-Villabonatik kanpo edukitzea, establezimenduaren jarduera baimendua izatea etab. 
  • Udalak emandako diru laguntzaren kostua guztira: 75.793,33 euro.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!