Udalak euskara sustatzeko 2020rako diru laguntzak onartu ditu

Amasa-Villabonako Udalak 2020ko gaur egindako Tokiko Gobernu Batzordeko bilkuran, alderdi politiko guztien adostasunarekin eta aho batez, euskara sustatzeko diru laguntzak onartu ditu. Tartean dira euskarazko tokiko komunikabideekin egindako hitzarmenak. 

Honakoak dira gaur onartutako diru laguntzak:

EUSKARAZKO TOKIKO KOMUNIKABIDEAK:
 
Amasa-Villabonako udalak, eskualdeko euskarako komunikabideak laguntzeko hitzarmen bereziak egin ditu. Covid-19aren krisiak udaleko aurrekontuan eragin negatibo ukaezina izango duen arren, udalak diru laguntzak bere horretan mantentzea erabaki du, honakoa euskararen sustapenerako ezinbesteko sektorea dela iritziz. Udalaren aburuz, euskaraz egiten den gertuko eta kalitatezko kazetaritzak, funtsezko ekarpena egiten dio bai euskararen normalizazioari eta baita herritarren informazio eskubideari ere, eta horregatik 2020ko hitzarmenekin eta diru laguntzekin jarraituko da, inolako aldaketarik egin gabe.
 
Komunikabideei zuzendutako diru laguntzak:  
  • Tolosaldeko Ataria argitaratzen duen Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.M.ri: 26.775 euro.
  • Aiurri hamaboskaria argitaratzen duen Erroizpe Baltzu Mugatuari: 17.850 euro.
  • 28 Kanala telebista ekoizten duen Tolosako Komunikabideak S.L.ri: 6.000 euro.
EUESKALTEGIETAN ETA BARNETEGIETAN EUSKARA IKASTEKO DIRU LAGUNTZAK:

Dirulaguntza honen bidez, euskara ikasten ari diren herritarrek B2 maila arte matrikularen %100a jasoko dute eta C1 eta C2 maila egin dutenek, %75a. Guztira, 11.000 euro aurreikusi dira diru laguntza hauetarako. Bestalde, lehen aldiz, datorren ikasturtean matrikula ordaintzeko babesgabetasun egoeran dauden herritarrentzat, Udalak matrikularen zati bat ordaintzea aurreikusi du, beti ere, arloko teknikariak egindako balorazioan oinarrituz.

BESTE DIRU LAGUNTZAK:

  • Establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntza: 600 euro.
  • Webguneak euskaraz egiteko diru laguntza: 500 euro.
  • Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari: 1.500 euro.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!