Amasa-Villabonako udal gobernuaren oharra, EAJko egoitzan egindako pintaketen aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko maiatzaren 24a

Amasa-Villabonako udal gobernutik gure desadostasuna adierazi nahi dugu, eta alderdien egoitzetan egindako pintaketak lekuz kanpo daudela eta guztiz salagarriak direla azaldu.

Amasa-Villabonan bizikidetza eta normalizazio demokratikoaren alde lanean jarraituko dugu herritarrek sufritu dituzten eta sufritzen ari diren eskubideen urraketak erabat desagertu arte. Gertaera hauez gain, estatuaren kartzela politikak euskal presoen osasun eta eskubidetan dituen ondorioak ere, salatu behar ditugu. Politika horrek mina eta sufrimendua ekartzen jarraitzen du gure herrira.

Denon parte hartzearekin eta elkarrekin pausuak ematea beharrezkoa da. Bide honetan, memoria eta bizikidetza batzordearen baitan lanean jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berresten dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!