Udalak terrazetako mahaien artean 3 metroko distantzia ezarri du eta terrazen azalera handitzea baimendu du

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko maiatzaren 12a

Udalak, udaltzaingoarekin batera hainbat neurri hartu ditu tabernetarako ezarri diren segurtasun neurriak zorrotz betetzeko eta egoera larria bizi duten tabernariek jarduera ahalik eta modu duinenean garatu ahal izateko. 

Udalak herriko tabernen terrazetako mahaien arteko espazioa 3 metrora handitzeko neurriak hartu ditu, pertsonen arteko 2 metroko segurtasun distantzia errespeta dadin.
 
Larrialdi egoera honetan sektoreak pairatu behar izan duen egoera zail honetan tabernariei laguntzeko, terrazei leku gehiago okupatzeko baimena eman zaie, mahai kopurua ahalik eta gutxien murriztu dadin.
 
Terrazei aplikatu zaizkien neurri berezi hauek ez-ohikoak eta behin behinekoak dira. Deskonfinamendua amaitzean, terrazak aurreko egoera normalera bueltatuko dira.
 
Ordutegiei dagokionez, ez da aldaketarik egon eta terrazen araudiak garai honetarako ezartzen duen ordutegia mantentzen da: beranduenez 23:00ak arte egon daiteke terraza zabalik.
 
Amasa-Villabonako udaletik, arduraz jokatzeko deia egiten diegu bai tabernariei eta baita bezeroei ere. Tabernariek bete beharreko neurriak (betez ere ezarri diren neurri higienikoak) zorrotz bete behar dituzte eta bezeroek ere pertsonen arteko 2 metroko segurtasun distantzia beti mantendu behar dutela izan behar dute gogoan. 
 
Izan arduratsuak!


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!