DIRU LAGUNTZEN OINARRIAK: HEMEN
Eskaera egiteko epea:
- Maiatzak 8tik 18ra (biak barne)
Covid-19aren eraginez denda edo taberna itxita eduki behar izan duten merkatari eta ostalariek laguntza hauek eskatzeko epea ere bihar bertan hasten da eta maiatzaren 18raino luzatuko da.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Udalak laguntza hau eskatu eta jasotzeko prozedura erraztu nahi izan du, tramitazioak eta "papeleoak" ahalik eta gehien murriztuz. Ondorioz, eskaera egin behar izango duten merkatari eta ostalariek bi inprimaki bete eta agiri bat aurkeztu beharko dute.
- Laguntza eskatzeko inprimakia Deskargatu
- Zinpeko Aitorpena egiteko bete beharreko inprimakia Deskargatu
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoaren dokumentua. Txikizkako merkataritza edo ostalaritza jarduera burutzen duela egiaztatzen duena.
Dokumentazioa aurkezteko aukerak:
- Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan, aurretiazko hitzorduarekin. Hitzordua hartzeko zuretzat@villabona.eus helbide elektronikoara idatzi edo 943 692100 telefonora deituz hartu daiteke. Bulegoan bertan aurkeztu ahal izango da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren alta historikoaren dokumentua eta inprimakiak bertan bete daitezke, behar izanez gero, udal langileen laguntzarekin.
- Telematikoki edo posta elektroniko bidez. Albiste honetan deskargatzeko ezarri ditugun inprimakiak deskargatu. bete, eskaneatu (edo argazkia atera) eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren alta historikoaren dokumentuarekin batera zuretzat@villabona.eus helbidere bidalita.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!