Poltsa konpostagarrien makina, berriro zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko maiatzaren 4a

Hondakin organikorako poltsa konpostagarriak doan hartzeko makina berriro ere zabalik dago. Makina goitik behera desinfektatua izan da.

Jakina denez, makina honetarako sarbidea itxita egon da azken asteetan, Koronabirusaren zabalpena ekiditeko prebentzio neurri gisa.
 
Herritarrei makina arduraz erabiltzeko deia: "Mesedez, poltsak hartu aurretik eskuak garbitu makinaren ondoan ezarri den alkoholdun xaboia erabiliz"


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!