Koronabirusa

Udalak maskarilen doako banaketa egingo die 65 urtetik gorako herritarrei

Astelehen honetan herritar batek 3.500 maskarilen donazioa egin zion udalari eta horri esker, udalak maskara horien doako banaketa egitea erabaki du maiatzaren 1ean eta 2an. Udaletik, Amasa-Villabonako herriaren izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu donazio hau egin duen herritarrari. Asko eskertzen dira horrelako elkartasun ekimenak. Mila esker!

Herritar guztiei banatzeko adina maskarila kopururik ez dagoenez, udalak honako herritar taldeei soilik banatzea erabaki du, pertsona bakoitzari 3 maskarila helaraziz:
 
  • 65 urtetik gorako herritarrei (arrisku talde nagusia delako).
  • Gizarte zerbitzuetako erabiltzaileei.
  • Egoera ekonomiko larria duten familiei.
Igandetik aurrera adineko pertsonak kalera irteteko aukera izango dutela ikusirik, modu honetan 65 urtetik gora dituzten herritarrek kalera segurtasun handiagoarekin irteteko aukera izango dute. 
 
ETXEZ ETXEKO BANAKETA. Herriko boluntarioen sarearen laguntzarekin bidez etxez etxe banatuko dira maskarilak.
 
80 urtetik gorakoei, gizarte zerbitzuetako erabiltzaileei eta egoera ekonomiko larria duten familiei, etxez etxe banatuko zaizkie.
Amasa, Aldapeta, Agaraitz, Legarreta, Otsabi eta Otelarre auzoetan bizi diren 65 urtetik gorako herritarrei ere, maskarilak etxez etxe banatuko zazikie. 

AUZOKAKO BANAKETA. Herriguneko 6 puntutan, banaketa postuak ezarriko dira, bertan herriko boluntarioek maskarilak eskura banatuko dituzte.
 
65-80 urte bitarteko herritarrei, herriko auzoetan ezarriko diren banaketa postuen bidez banatuko zaizkie maskarilak. Bakoitzak bere auzoko mahaira jo beharko du.

BANAKETAREN ORDUTEGIA: Maiatzak 2 larunbata, 11:00-13:30
 
Banaketa puntuak:
  • Arroako plaza: Arroa, Etxeondo
  • Larreako paseoan: Larrea auzoa
  • Oriamendiko plazan: Oriamendi, Errota
  • Malkar plaza: Kale Berria
  • Errebote plaza: Nagusia, Santio, Aldude, Pilotari
  • Anbulatorioa: Txermin, Erniobea, Altzin

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!