Koronabirusa

Udaleko kirol sailak etxean kirola egiteko HARITU ekimena abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko apirilaren 27a

Amasa-Villabonako udaleko kirol sailak, konfinamendu egoera honetan herritarren osasuna zaintzeko beharrezkoa den kirol jarduera egitea sustatzeko helburuarekin jarri du martxan ekimen hau.

HARITU ekimen hau garatzeko herriko hainbat kirolari boluntarioen laguntza izan dugu eta udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu beren etxean bideoak grabatzeko prestutasuna agertu duten kirolari guzti horiei.

Ekimen honetako bideoak udalaren YouTube kanalean daude ikusgai:

https://www.youtube.com/playlist?list=PLZKfDgohU7LqyIfi4hDylkc2q80kvT6lg

Anima zaitezte eta mugitu gorputzak!


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!