Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina martxan jarri da larrialdi egoera honetan ere

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko apirilaren 22a

Bizi dugun egoera zail honetan ere, martxan da aurtengo errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina, UEMAren, udalen eta hainbat erakunde publikoren elkarlanari esker. 
 

Kanpaina honen helburua ahalik eta herritar gehienek errenta aitorpena euskaraz egitea da, euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan.
 
Iazko errenta aitorpen kopurua kontuan hartzen badugu, Amasa-Villabonako herritarren artean, 2.840 errenta aitorpenetatik, 725 besterik ez ziren euskaraz egin. Beraz, gure herritarrek aukeratutako hizkuntza kontuan hartzen baduzu, badugu zer hobetua.
 
Errenta aitorpena egiteko hainbat bide daude aukeran (sakatu HEMEN azalpen kartela ikusteko), eta horietan euskararen aldeko hautua egitea da kanpaina honen helburua.
 
Gizartearen esku dago euskara bere egin eta erabiltzeko ardura, eta baita administrazioarekin harremanak zein hizkuntzatan izan nahi duen erabakitzekoa ere. Errenta aitorpena euskaraz egitea izan daiteke horretarako lehen pausuetako bat.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!